Easo Politeknikoa
1979az geroztik, Easo Politeknikoa erreferentziazko zentroa da Gipuzkoako Lanbide Heziketan. Gizartearen eta ekoizpen ingurunearen beharrei erantzunez, etengako garapena izan du 1979az geroztik. Bide horretan, gizarte ongizatea eta jasangarritasuna helburu, pertsona kualifikatu eta arduratsuak formatzearen konpromisoari irmo eutsi dion ikastetxea da.

Albisteak
Laneko Arriskuen Prebentzioa zikloko 25/26 promozioa DUAL Orokorrean
Easo Politeknikoa SPAINSKILLS 2026 lehiaketan
BIEMHera bisita
Agenda
Korrika
KORRIKA euskararen alde Euskal Herri osoan egiten den ekimen erraldoia da. Euskararen erabilera sustatzea eta euskaltegien lana babesteko dirua biltzea ditu helburu. Martxoaren 19an, gure ikastetxean ere hainbat jarduera egingo dira ekimen honen inguruan.
Aldaketa klimatikoaren astea
Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko zikloko ikasleek sortutako kartelak ikastetxean jarriko dira erakusketan, klima-aldaketaren eta bioaniztasunaren inguruko hausnarketa sustatzeko. Halaber, ziklo bereko ikasleek beste zikloetako ikasleentzako bisita gidatuak eskainiko dituzte, sentsibilizazioa eta ikaskuntza partekatua bultzatzeko.
Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren Nazioarteko Eguna
Maiatzaren 17an gure ikastetxean sentsibilizazio ekintzak egingo dira, aniztasun sexual eta afektiboarekiko errespetua sustatzeko eta diskriminazio ororen aurkako konpromisoa indartzeko.















